jueves, 12 de mayo de 2011

Eskaera gutuna.

Julen Martinez jauna


SGAEko arduradun hori:
Orain dela gutxi disko bat kaleratu duen abeslaria naiz eta idatzi honen bitartez sortu berri zaidan arazoa azaldu nahi nizuke.

Pasadan hilabetean, nire bigarren lana zen diskoa kaleratu nuen, egia esan, esfortzu izugarria izan zen niretzat, urte bat igaro nuen nire taldearekin aipatutako lan hau prestatzen. Diskoaren salmentaren inaugurazioa heldu zen eta dendetara joatea erabaki nuen nire esfortzuaren fruituak dastatzeko asmoz. Ikusi nuena erabat haserretu ninduen; inork ez zuen diskoa erosi. Internetek kasu honetan zerikusiren bat zuela otu zitzaidan, eta horrela izan zen; nire disko guztia bertan zegoen eta edonork eskuratu zezakeen.

SGAE erakundea

Badakit eta primeran ulertzen dut Internet izugarrizko abantaila ematen diela jendeari kantak eskuratu ahal izateko eta honena niretzat disko guztia internetetik kentzea izango litzatekeela, hala ere konforme egongo nintzateke bi kanta interneten gelditzen badira.
Honekin ez dut esan nahi urte erdi igarota kantak interneten ez egotea, izan ere, denbora hori igarota diskoa erosi ez duen pertsonak ez dut uste erosiko duenik.

Gutun honen erantzuna beharrezkoa dela iruditzen zait niretzat hain garrantzitsua den arazo hau konponduta dagoen jakiteko. Arazoa ulertu eta konponbidea emango didazuelakoan, besterik gabe, agur t’erdi.

Itziar Garrido Martinez

No hay comentarios:

Publicar un comentario