AHT- ren eraikuntzak izugarrizko sarraskiak sortzen ditu, animaliak bizilekurik gabe uzten ditu, bertako auzokideak molestatzen ditu eta honela jarraitu nezake gauza txarrak aipatzen.
Zer esanik ez, gure paisaiei buruz. Hemendik aurrera, gure inguruko mendietan ikusiko dugunak eta ikusten ari garenak ez du antzik betiko paisaiarekin.
Nire iritziz, AHT-ek etorkizunean egingo digun onura horrek ez du merezi orainean egiten ari den kaltea kontuan hartzen badugu.
Green Peaceko Irati Agirre adituak dioenez, AHT- ren eraikuntza beste edozein garraio baino gehiago kutsatzen ari da.
Ni ez nau trenak molestatzen baina hirietan soilik gelditzen den abiadura handiko trenaren aurka nago. Betidanik erabili izan dugun trena askoz ere erosoagoa da; izan ere, herri gehienetan du geltokia, bestea ez ordea.
Gustura bizi izan gara orain arte AHT-rik gabe, gizartearentzat erabilgarria izango ez den trenik gabe. Askok eta askok esan dezakete gure teknologian eta baita ere bizi kalitatean, aurrera pauso izugarria izango dela tren hau. Bai, baina lehen esan bezala ez du merezi.
Gizartearen onuratzat soilik jotzen den tren hau, naturaren hondamenditzat hartu eta momentu baten gugan pentsatu barik ingurumenean pentsatu beharko genuke.

Testu honi amaiera emateko zera adierazi nahiko nuke:
biztanleriaren gehiengoak pentsatzen duenaren alde nago: AHT-ak abantailak ditu bai, baina abantaila horiek sortzen duten ongia ez da ezer desabantailek sortzen dutenaren aurrean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario