Bi hilabete pasatxo ziren trankil zegoela, bi urterez sorbaldan izandako zama astun hori guztiz desagerturik zegoen. Hala ere kontzientzia trankil izan zuen beti, erruduna zelako kezkarik ez baitzuen, horrela izanda ere, bazekien zaila izango zitzaiola atzetik zetorkienak bidetik aldentzen baina azkenean helburua lortu zuen. Hori kausa, mutil lagunarekin Nafarroa aldeko landa batzuetara aldentzea erabaki zuen, etxetik urrun, rutinatik urrun, ezagunetatik urrun, zaratatik urrun, urrun...
Maiatzak 2.
Txikitatik gustuko zuen leku hura, aititerekin joaten zen beti eta orain, dena irakatsi zion pertsona kuttun hura ez zegoen eta etxetxoa berari utzi zion.
Mikel bere mutil lagunarekin lakura joatea otu zitzaion. Jadanik, urte bat eta erdi ziren batera zebilela. Erlazio polita zen hura Kattalinentzat. Bizitzako urterik txarrenak beraren alboan igarota dena hobeto joan zitzaion. Bere alboan orduak minutuak bilakatzen ziren eta minutuak aldiz segundoak. Bere alboan goizero esnatzea desiratzen zuen.
Egun hona igaro zuten lakuan eta Eguzkia ezkutatzerako etxera itzuli ziren. Afaldu eta telebista piztu zuten. Teleberria jartzea erabaki zuten, ea haien inguruko gertakariei buruz zer edo zer agertzen zen.
Bat-batean:
``Nafarroako poliziak ziurtarazi du bi urterez bilatzen hari ziren Kattalin terroristaren autoa ikusi dutela bertako auzokide batzuek. 2009an politikari baten etxean egindako bonba atentatu betean partaide izan zen autoa hain zuzen. Poliziak bere arrastoa galduta zuen jadanik, baina orain bere bila daude, kartzelaratzeko asmoarekin...́́
Joan beharra zegoela argi zegoen. Kattalinen bihotz taupadak inoiz baino arinago zihoazen, euri tantek lurra ukitzean egiten duten zarata bezain arin. Bera ziur zegoen dena ondo atera zitzaiola, baina ez, zortea batzutan zure kontra jartzen denean ez dago erremediorik. Dutxa arin bat hartzea erabaki zuen, Frantzia aldera joateko asmoa zuen. Bere etxea basoan zegoen, zuhaitz artean eta zaila egingo zitzaien hau aurkitzea. Mikelek dena batzen hasi eta kotxea martxan jartzen hasi zen. Dutxa hotza hartzea erabaki zuen Kattalinek, baina...
``Apuuuuuuuuuuuurtu! ́́
Polizien ahotsa zen atea bera bota zuten eta etxea miatzen hasi ziren, Kattalin biluzik bainugelan aurkitu arte. Kattalin bere haien kristalezko aurpegietan islatzen zen, janzten uzteko erregutu zien baina kasurik ez.
Egongelara eraman eta eskuburdinak jarri zizkioten. Mehatxuak esan zizkioten, isiltzeko agindu ere. Mikel mailu bat hartu zuen eta polizietako baten hatzean jarri zen buruan danbateko bat emateko asmoz, baina Kattalinek ikusi eta ezetz egin zion buruaz izan ere ahoa estalirik zeukan eta keinu bat egin zion alde egiteko esanez. Kostata baina kasu egin zion Mikelek. Poliziek, Kattalin kotxera sartu zuten eta estalki bat besterik ez zioten eman. Gauerdiko hamabiak heltzear zeuden.
Maiatzak 3.
Hankak tolesturik zituen oinak eserlekuan jarriz eta burua haien artean. Bere inguruan barre algarak, maltzurrak. Bere lepaxerloan, beherantz egiten zion eskua. Berari buruz zeuden hitz egiten eta algarak egiten, beldurra zuen.
Bidaia luze baten ondoren, emakumeen kartzela baten zegoen, pijama antzeko janzki batean eta ortozik.
Ingurura begiratu eta: ohe ziztrin bat, bidet bat, konketa bat, zikin zegoen ispilu bat eta eskuak garbitzeko iturria. Leihorik ez, askatasunik ez, burdin hesia besterik ez. Erlojurik izan ez arren, goizaldea zela bazekien gutxi gora behera. Hala ere goserik ez zuen eta lo kuluxka bat egitea erabaki zuen. Minutu gutxi iraun zituen. Bi morroi etorri ziren bere bila eta gela batera eraman. Bertan beste hiru zeuden. Irribarrea zuten aurpegian margoturik. Aulki batean jesarrarazi zuten eta biluztu egin zuten. Lotsaturik zegoen Kattalin, baita beldurturik ere. Haietako batek muxuak ematen eta ukitzen hasi zen, baina ezer gehiago egin gabe. Txarto portatzen zen bakoitzean hori eta gehiago egingo zutela ohartarazi zioten ostiko bat jo eta bere kartzela gelara eraman zuten. Gau hartan ezer gutxi afaldu zuen, ogi apur bat eta bizpahiru salda koilarakada.
Maiatzak 5.
Poliziak joan ziren bera ohean ezer egin gabe zegoen bitartean. Agindu bat eman zioten. Sartzen ziren bakoitzean hormaren kontra jarri beharko zen. Dardaraka zegoen, beldur izugarria zuen eta kanpokoengan oroitzen zen segundoro; Mikel, aita, ama, Maddi bere ahizpa... Euskal Herrian zegoen kartzela, baina etxetik urrun.

Maiatzak 28.
Ispilura begiratu eta aurpegia zurrupaturik zuen, asko argaldu zen eta osasun mentala eta baita fisikoa ez zituen batere ondo. Mehatxuak besterik ez zituen jasotzen. Askotan akordatzen zen bertan egotearen arrazoiaz; memoria ere ukituta zeukan apur bat eta kostata oroitzen zen kanpoan zegoela bere herriaren askatasuna desiratzen zuela eta aititek ere bere pentsamendua zuela, berari esker izaten zen desira hura. Talde batera batu eta terrorista bilakatu zen. Egia esan ez zuen inoiz atentatu baten parte hartzeko denborarik izan behar, izan ere, poliziak egun baten talde horren izen zerrenda batean bere izena topatu eta bonba madarikatu horren egilea bera zela pentsatu zuten. Horrela izan ez arren.
Zein injustua den bizitza gainera errugabea izanda.
Ekainak 11.
Azkenik bisita bat izan zuen egun hartan. Gainerako egunetan kartzelakoek ez zioten utzi. Ama aita eta Mikel ziren. Lehenengo gurasoekin egon zen eta haien bere egoera txarra ikusita eta besoan ubeldura bat antzeman ondoren ea ondo zegoen galdetu zioten. Berak baietz esan zuen, ez arduratzeko laster izango zela juizioa eta askatuko egingo zutela. Hitz haiek entzutean apur bat lasaitu zuen baina ezin zituen bere bat-bateko dardark ezkutatu, oso txarto zegoen.
Horren ondoren Mikelekin elkartu zen eta besarkada handi bat eman zion, bere alboan zegoen beti bera eta asko maite zuen. Asko lagundu zion bisita hau.
Ekainak 17.
Mehatxuak jarraitzen zuten eta baita ostikoak ere. Jantzia oso handi geratzen zitzaion eta begi-zuloak zituen. Kartzelatik ikuskatzaile bat igaro eta Kattalinen egoera tamalgarria ikusita psikologoarengana eraman zuen eta baita medikuarengana ere. Medikuak bitamina batzuk eman zizkion eta psikologoak kartzelako bere egoerari buruz. Berak zihoen ondo zegoela eta galdera gehienen erantzuna hutsa zen. ``Mehatxuak edota kolpeak jasotzen dituzu poliziengandik?... Erantzuidazu mesedez.́́
Baina ezer ez.. Kartzelako morroi beldurgarri haiek zer edo zer esaten bazuen berarekin edozer egingo zutela ohartarazi zioten, torturatu hil egin gabe.
Uztailak 6.
Psikologoarengana hainbat alditan joan ostean, nekatuta zegoen, akituta eta kolpeek min gehiegi egiten zietenaz ohartu zen. Beraz, dena kontatu zion psikologoari azkenean kostatu egin zitzaion beldurra nagusi baitzen gorputzean. Izugarria zen neskatxa honen egoera, batez ere psikologikoa.
Hainbeste lagundu zion aditu honek, seguritate sozialari abisu bat eman zion.
Irailak 5.
Lan asko eta paperen sinadura askoren ondoren, Kattalin kalean zen berriz. Psikologoari dena kontatu ondoren, ez zuen tratu txarrik jaso. Epaile askorekin hitz egin zuen eta kalera irten zen. Pena asko eman zidan hura berriz ere ez ikustea, izugarri harritu ninduen bere kasua eta ez zen inoiz ere berriro ere kontsultara itzuliko, libre zen azkenik eta betirako.

No hay comentarios:
Publicar un comentario