Neskatoak barre algara egin zuen. Mutikoa bitartean begira-begira zegoen. Egoera guztiz deserosoa zen benetan, baina Adaieneri berdin zitzaion ezin baitzituen barreak eragindako malkoak ostendu. Amsterdamgo McDonalsean zeuden, bera eta beste hiru lagun. Haietako bi, dardarka zeuden bestalde, Adaien eta aurrean zeukan laguna, egoera arraro horretan otu zitzaien bakarra, fortunaz edo zoritxarrez, barre egitea zen. Haien aurrean, mutila zegoen. Kokaina marra bat hartu berri zuen, eta ikatza bezain beltza zen bere larruzko jakan, ``Terror Papa´´ zegoen inskribaturik. Edozein momentutan bere lekutik altxatu eta edozer egiteko kapaza zela iruditzen zitzaien, hala ere barrerak ez ziren eteten. Tentsioa nagusi zen airean. Azkenik, mutila bere lekutik altxatu, begirada zorrotza neskei zuzendu eta establezimendutik alde egin zuen. Dena baretuta zegoela zirudien eta beraz, neskak ere bertatik ihes egin zuten.

Adaien eta bere hiru lagunak, Zornotzarrak ziren, eta herrialde berezi hartara joan ziren turismoa egitera edo.
Leire, lehengoan dardarka egondako neska zen. Burutik kendu ez zezakeen mutila zuen baina, distantziaren ondorioz ezin zezakeen berarekin erlazio bat izan.
Maria, barrea aguantatu ezin zuen neska. Erlazio egokia zuen mutil batekin, hirugarren pertsona batek sortutako gorabeherak nagusi ziren hala ere.
Matxalen, bera ere dardarka egondakoa zen. Adaienekin batera, izen berdina zuten mutilaz maiteminduta zeuden. Antzeko bizitzak zituzten eta biak ere, galdutako aukeraz damututa zeuden; izan ere, denbora baten gustuko zuten mutila esku-ahurrean zeukaten.
Baina bueno, horrelakoa zen bizitza eta laurek esperantza handia zeukaten gai honetan.
Lau neskatoak, Amsterdamera joandako lehen aldia zen hura. Nahiko berezia da herrialde hau. Oso polita eta desberdina ere. Bi alde zituela iruditu zitzaien. Baina egun horretan bertan, lehenengo aldea besterik ez zuten ezagutzen. Tulipanen aldea, loreen merkatuaren aldea, bizikletez gaineztatutako kaleen aldea, kanalen aldea, erosketen aldea… Baina ezagutzeko geratzen zitzaiena zartada bat lez etorriko zitzaien: kale gorriaren aldea, marihuanaren aldea, Terror Papa sorbaldan jarritako mutilen aldea, mozkorren aldea…
McDonalsean gertatutakoaren ondoren, kontu handiagoz ibiliko zirela erabaki zuten, arriskua nabaria baitzen.
Hotelera itzuli ziren. Txikia baina erosoa. Laurak gela batean zeuden, alde batetik ondo zegoen hori baina bestetik ez izan ere, Adaien, tolesgarria zen ohean lo egin beharra zuen, eta ipurdia beherantz joaten zitzaion zeuzkan egur xafla apurretako hiru apurtuak baitzeuden.
Hurrengo goizean, Zornotzar hauek bizikleta bat alokatzeko erabakia izan zuten; Amsterdam bizikletaren hiria da eta bertan ia ez da kotxerik erabiltzen. Herrialde guztiek egin beharrekoa iruditu zitzaien. Lehenbiziz, loreen merkatura zuzendu ziren: tulipanak ziren nagusi, baina bertan marihuana legalizatuta dagoenez, mota horretako landareak salgai zeuden eta haientzat berria zen hura probatzeko aukera hori ez zuten galdu. Substantzia hori erabiltzeko tramankulu guztiak erosi zituzten gauean probatzeko asmoz.
Bertan egondako bigarren eguna izan arren, bertako jendea nahiko desberdina zela jabetu ziren: bizikletak oinezkoek baino garrantzi handia zuten eta hori gutxi balitz, balaztarik gabekoak ziren. Bakoitza bere erritmora zihoan, bere albokoa garrantzi gutxiago izango balu bezala tratatuz. Bestalde, gizonezkoek ez zuten errespetu asko erakusten eta keinu higuingarriak egiten zizkieten. Honen aurrean, aipatutako neskak positiboki jokatzen zuten; herrialde guztiek dituzte haien alde txarrak edota desabantailak, edozein lekutan aurkituko duzu pertsona desegoki bat edo antzekoren bat.
Gaua iristear zegoen, eta lau neskak, gauean kalera irteteko gogoa zuten, festarako gogoa zuten.
Zornotzan utzitako arazo guztiak (betez ere amodio arazoak) ahazteko erabakia hartu zuten. Hotel txikira bueltatu ziren eta maletan zituzten arroparik erakargarrienak hartu zituzten. Apaindu eta kalera irten ziren.
Haien poltsetan lekua izan ezik denetarik zegoen: eskuko telefonoa, diru-zorroa, kolonia, ispilua, orrazia eta erositako landareren zati batzuk; marihuana.
Taberna batera sartu ziren, bakoitzak trago pare batzuk edan zituen eta marihuana erre zuten. Barre algara piloa entzuten zituzten, aztoratuta sentitzen ziren, hala ere pozik. Mundua berreraikita zegoen: ez zegoen arazorik, dena barregarria iruditzen zitzaien, erreginak ziren eta sentsazio hori gustukoa zuten, mundua haien eskuetan zuten txotxongilo bat zen non hura kontrolatzen zuten lau eskuak haiek ziren.
Taberna artetik irten ziren eta haien ibilbidea jarraitu zuten bihurguneak eginez. Bat-batean eta kontrako norabidean, haien egoera antzekoan zegoen gizon bat zetorren. Adaienek, ez zuen egoera hori batere ondo gogoratzen, bere oroimenean ezabatutako irudiak ziren, kostata etortzen zitzaizkionak, lausotuak zeuden, dena iluna zen, zarata zen nagusi batez ere neska batek egindako oihuak eta ikusi zuen azkena, bere burua lurraren parean zegoela zen.
-Riiiiiiiiiiin!
Bizikleta baten soinuak iratzarri zion. Jendea, bere albotik igarotzen zen, lurrean gorpuak balira zeudenak saihestuz. Izugarria iruditzen zitzaion arren, inork ez zuen poliziara deitu eta harridura aurpegiak faltan botatzen zituen. Bat, bi… Hirugarrena falta zen, bai, berarekin etorritako hirugarren laguna, Leire. Gainerako biak altxatu zituen eta zekiena kontatu zien. Hiru neskak, nazkatuta sentitzen ziren. Zer edo zer egin beharra zeukaten, baina argi zegoen, ezin zezaketela polizia deitu bart gauean gertatutakoan ere ez baitzuten laguntza handirik eman.
Hotelera itzuli eta batek daki ze arrazoirengatik telebista piztu zuten:
-Luzi Van Pels aurkitu dute hiriko kanal batean, bizirik dago oraindik ere baina bortxaketa markak ditu. Poliziak ez du ia ezer egiten eta honekin, badira hogei…
Telebista amatatu zuten. Apur bat zentzugabeko ideia bat iruditu zitzaien, normalean funtzionatzen ez duen ideia bat: Leireren sakelako telefonoaren zenbakia klikatu eta deitu egin zuten. Mugikorraren bestaldean, ahots bat entzuten zen, Leire zen. Pozez negarrez zeuden, sentsazio berria eta garbia. Hotelera zihoala zihoen.
-Tok-tok.
Atea ireki eta eskeko itsurako neska bat zegoen, zaila izan zitzaien ezagutzea baina haien laguna zen. Besarkada handia eman zioten eta dena kontatzeko erregutu.
Zera esan zuen:
Ez dut askorik oroitzen baina kalean topatutako gizon honek, bahitu egin ninduen. Drogak eta alkoholak nire indar guztiak kendu zizkidan eta ondorioz, bahitzaileak indar gutxi erabili behar izan zuen bere etxera eramateko. Arraroa badirudi ere, luxuzko etxea zuen; hainbat altzairu urrezkoak ziren eta hauen distirak itsutzen ninduen. Gela batean sartu eta beste hainbat neska ezagutu nituen, horietako bat Luzi izena zuen. Egoeraz jabetuta, alde egin behar nuenaz jabetu eta beste bi neskekin batera leihotik salto egin nuen. Haien laguntzarik gabe ezin izango nintzateke hona heldu izan ere, oso aztoratuta nengoen esan bezala. A! eta ahaztu baino lehen, gelaren barrnean, margolan bat zegoen sinadura batekin: Luis Van Humbeeck.

Seinale garrantzitsu baten aurrean zeuden: hori izango zen Leireren bahitzailea?
Matxalenek, Wifi-a zuen bere mugikorrean eta gaur egun normala denez, hotel horrek ere Wifi-a zuen. Izen hori googlen begiratu eta…
Luis izeneko hori Amsterdamgo segurtasun ministroa zen! Horrek dena azaltzen zuen, kalean zegoen segurtasun eza, pertsona ganorabakoen kantitate handia, balazta gabeko bizikleten erabilera…
Korrika eta presaka, poliziara zuzendu ziren. Baina ez ziren ohartu hauek ere Van Humbeeck- en kargu zeudela noski. Beraz bertara sartzean, inork ez zien kasurik egin. Polizia-etxetik alde egin eta neurri bortitzak hartu beharra zeudelakoan zeuden: alkatearengana joan ziren,
Izugarrizko esfortzuak egin behar izan zituzten baina denak merezi zuen inor gehiago sufri ez zezan. Lortu zuten, azkenean ministroa bahitu zuten eta desagertutako hogei neskak aurkitu zituzten.
Lau neskatoak, Zornotzara itzuli ziren eta promesa bat egin zuten: ez zirela berriz ere alkoholaren eta drogaren eraginen menpe jarriko.
Amsterdamen gertatutakoa horren erruz izan baitzen, ziurrena zen hori egin ezean ez litzaiekeela horrelakorik gertatuko. Baina, beste arazo batzuk zituzten buruan neskak, amodioa. Herbeheretan gertatutakoak adimena zabaldu zien: saiatu beharra zuten maite zutena lortuz.
Mariak hirugarren pertsona hori burutik kentzeko asmo zuzena zuen, aipatutako hau bere mutil lagunaren lagun mina zen, eta beti tontakeriak egiten zebiltzan. Azkenean, konfiantza hartu eta maite zuenari pentsatzen zuena adierazi zion. Dena konpondu zen eta erlazio hura egonkor eta iraunkor bilakatu zen.
Azkenik, gainerako hirurak mezu labur eta eraginkor bat bidali zieten haien kutunei, sentitzen zutena adieraziz:
Zutaz oroitzen naiz, udazkeneko hostoek lehen aldiz lurra ukitzean eta neguan indargabeturik datozen Eguzki izpiek nire kopeta jotzean, egun eguzkitsu artan hondartzan gertatutakoaz. Zurekin udak, udaberriak eta baita neguak ere igarotzeko beharra daukat. Nitaz oroitzen al zara?
Adaienek eta Matxalenek, nahi zutena lortu zuten azkenean, hainbeste denboratan biak izen berbera zuten mutiletan pentsatu ondoren, lortu zuten. Mikel. Leire bestalde, maiteminduta zegoen mutila berarentzat egokia ez zela ohartuz, Asier, hainbeste denboran izandako ezagunarekin joan zen.
Gauzek ahazteko egin zuten bidai hura, eraginkorra izan zen eta haien bihotzean gordeko zuten betiko.