
Kaixo maitea:
Nola azaldu hainbeste denboran zugatik sentitu izan dudan hau?
Zugatik sentitzen dudan maitasuna ezingo nukeen hitz batean azaldu, ezta esaldi batean ere. Zugatik sentitzen dudan hau eskutitz honen bitartez azaltzea da nire asmoa.
60 urte igaro dira egun hartatik, elkar kasualitatez topo egin genuen egunetik, nire bizitza osoa aldatu zen egunetik...
60urte... Asko dirudien arren, niretzako ez da batere gehiegizkoa. Hainbeste urte izan arren, lehenengo egunetik zugandik sentitzen nuen sentimendu sutsu hori nigan irauten du, lehenengo eguna izango balitz bezala gure arteko hau lotzen duen soka tente jarraitzen du. Egun hori igarota, hainbat bizipen izan genituen betirako nire oroitzapenetan gorderik egongo direnak.
Horren ondoren, ezkontza etorri zen, gogoratzen?
Zer esan ezkontzari buruz... Txikitatik imajinatu nuen ezkontza baino askozaz ere ederragoa iruditu zitzaidan. Zer esan... Nire bizitzako egunik zoriontsuena izan zela esatea ere gutxi iruditzen zait. Zein istorio polita gurea...
Betikoa da eta betirako ere izango da.
Maitasunak, amodio, askogura, laztantasun, afektu, nahitasun, begikotasun... hainbat sinonimo ditu, bai, baina nik zugatik sentitzen dudanak ez du sinonimorik, ez.
Zera esan nahi nuke; nik zugatik sentitzen dudanak ez du konparaziorik edozein sentipenekin.
Zer da Eguzkiaren distira zure begirada batekin konparatuz? Zer da musu baten xarma zurea ez bada?
Ezer ere ez...
Azkenik zera esan nahi nizuke.
Urteak igaro arren, nik beti mantendu dut esnatzeko eta zu bertan egotearen zoriona, egunero gure maitasuna adierazteko ilusioa, asteburua heldu eta zurekin egun osoa egoteko nahia, euria nire bihotzean ari eta zure irribarre bakar batek guztia konpontzeko gaitasun horren indarra...
Maitea, nire bihotzaren zatirik handiena eta baita ere preziatuena zurea da, zurea zen eta betirako zurea izango da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario