viernes, 23 de abril de 2010

Audrey Hepbur 1929-1993




Audrey Kathleen Hepburn Belgikan jaio eta Ingalaterran hezitako aktorea izan zen. Bere aitaren lanari esker, emakumeentzako soilik zen ikastola pribatu batean ikasi zuen Kent-en (Ingalaterra). Geroago, bere neba-arreba eta aitarekin, Audrey Herbehereetara joan zen pianoa eta balet klasikoa ikastera. Horretaz aparte, hainbat hizkuntza menderatzen zituen: holandesa, alemana, gaztelera, ingelesa eta frantzesa; hala ere, aktore izatea erabaki zuen.

Herbehereetan zegoela, bere haurtzaroa nahiko gogorra izan zen naziek boterea hartu baitzuten. Audrey Anna Frank-ekin identifikatzen zen. Izan ere, adin berdinekoak ziren eta bere egunerokoa lehenengo aldiz irakurtzean, haurtzaro antzekoa izan zutela jabetu zen.

Aktore izateko karrera, Herbehereetan hasi zen edukaziorako film
batekin: Holandarra zazpi leziotan. Horren ondoren, Audreyk musikal eta film askotan parte hartu ondoren, Theatre World Award bat irabazi zuen. Ospetsu egin zuen filma William Wylerrek zuzendutako Oporrak Erroman izan zen.

Hollywood-eko izar bihurtu zen urte batzuen buruan. Bere karrerako urterik onenetan hainbat film egin zituen: Billy Wilder Sabrina, Breakfast at Tiffany’s, My Fair Lady, The Nuńs History izan ziren garrantzitsu eta baita ospetsuenak ere. Film hauekin guztiekin batera hainbat sari etorri ziren. Horietatik garrantzi handiena izan zutenak: bi Oscar sari aktore printzipalagatik, lau Urrezko Globo eta Donostiko festibalean ere sari bat irabazi zuen.

Aktore hau bi alditan ezkondu zen eta bakoitzarekin seme bat izan zuen. Zinearen munduan egin zuen azken agerpena 1989.urtean izan zen. Geroztik eta bera hil arte, UNICEF konpainiarekin egin zuen lan gogorra. Hain laguntza handia eman zuen non borondate oneko enbaxadorea bilakatu zen. Izar honen bizitzan, nabarmentzekoa da hiesa duten edota soilik laguntza behar duten umeei emandako laguntza, honek adierazten baitu bere bihotz ona.

Audrey Hepburn, koloneko minbiziagatik hil zen 1993an 63 urte zituela.
Benetan mirespena sortzen duen pertsona izan zen; izan ere, inoiz ez zitzaizkion dirua eta ospea interesatu eta arrazoi horregatik aktore hau Hollywood-eko izar garrantzitsuenetakotzat dago hartuta, 63 urtez mundua liluratu zuena bere xarma, karisma, edertasun naturala eta freskuragatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario