
Lehengo egunean aldizkari honetan irakurri nuen elkarrizketa bati buruz hitz egiteko idazten dut hona, Berria aldizkarira. Elkarrizketa hura, kate bateko zuzendari bati zegoen egina eta berak esaten zuenez, harro zegoen bere kateak zuen programazioaz. Ni ez nago batere ados eta horretarako idazten dizuet, nire desadostasuna adierazteko asmoz.
Gutun honetan, kateen programazioen akatsez aparte, gauza onak ere aipatuko ditut ez baitut interesik horiek kentzeko. Nire kexa aholku bezala hartuko duzuelakoan, begirunez:
Itziar Garrido
2010eko otsailaren 20a
Berria aldizkariko zuzendari hori:
Lehengoan argitaratu zenuten elkarrizketari buruz hitz egiteko idazten dizuet. Elkarrizketatuak zioenez, harro zegoen bere katearen programazioaz, baina ni ez nago batere ados.
Egunero, institututik etxera bueltatzean neka-neka eginda nago, sofan jesarri eta telebista pizten dut apur bat erlaxatzeko asmoarekin. Baina gezurra dirudien arren, hogeita hamar edo ez dakit zenbat katetan ez dago ezer interesgarririk. Txutxumutxuak besterik ez dago eta ez dira nire gustukoak, ez baitzait axola pertsona horien bizitza. Kate batean edo bitan agertuko balira, egokia irudituko litzaidake baina ez, guztietan izan behar dira.
Batzuetan ere, pelikula bat ikusteko gogoa etortzen zait, baina gustukoak ditudan pelikula horiek ordutegi desegokian jartzen dituzte. Zera esan nahi dut:
ni ikaslea naiz eta egunero goiz altxatu beharra dut, horregatik ez da niretzako egokia hamarretan hasten den pelikula bat ikustea eta ohera hamabietan edo beranduago joatea. Horregatik pelikulen ordutegia batzuetan bakarrik ez bada ere, aldatzea eskatuko nizueke.
Bestalde, iragarkiak. Gehiegi amorratzen naute. Onartu beharra daukat telebista kateek beraien dirua iragarkietatik ateratzen dutela, baina nik iragarki gutxiago jartzea proposatuko nieke. Askotan, filmen iragarkiek ordu laurden baino gehiago irauten dute eta nahiko aspergarriak dira gainera. Honek zera adierazten du: telebista kateen nahia dirua irabaztea dela eta ez ikuslea entretenitzea.
Orain aipatuko dudana ez zait askotan gertatu, baina nahiko garrantzitsua den gauza bat iruditzen zait. Pare bat aldiz, pelikula edota marrazki bizidun batzuk ikustera noa eta arazoa zera da: ez ditut ulertzen ez baitute itzulpenik egin. Ingelesez edota japonieraz daude, lotsagarria. Honek katearen arduragabetasuna adierazten du.
Teleberriei dagokienez, nahiko ondo daude, baina askotan politika gehiegi aipatzen dute eta kirolen sailaren erdia baino askozaz ere gehiago, futbola da. Kirol gehiago daude aizu!
Horregatik nire iritzia teleberriez hau da: mistoagoak izan beharko lirateke.
Laburbilduz, askotan gustuko ditudan filmak daude, entretenigarriak baina programazioak akats asko ditu. Gutun honen bitartez akats horiek konpontzea da nire asmoa. Badakit dena ez dela inoiz denen gustukoa izango, baina beti hobetu ahal da. Nik honen bitartez ez ditut kateak izorratu nahi, baizik eta lagundu. Nire ustez, aholku hauei kasu apur bat eginez, ikusle kopurua nabarmenki handituko da. Begirunez, agurtzen zaituztet.
Itziar Garrido
No hay comentarios:
Publicar un comentario