jueves, 28 de octubre de 2010

Erretzea



Zer dauka erretzeak hain erakargarri bilakatzen duena? Ezer ez, kea zure barnera sartzea eta birietara heltzean kanporatzea da. Nire iritziz, ez du ezer berezirik.
Hasiera batean, jendeak moda jarraitzeko erretzen zuen, tabakoa iragarkietan ageri zen gauza on bat balitz bezala. Erretzaileak ez ziren jabetzen tabakoa erretzea kalte izugarria eragiten ziela haien osasunari. Azkenean adizioa bilakatu da, jendea hiltzen duen adizioa.

Nik tabakoari kalteak besterik ez dizkiot aurkitzen: minbizia, dirua xahutzea, hortzak iluntzea… Baina benetan garrantzitsua dena erretzaile pasiboak sortzen dituala. Askotan konturatzen ez garen arren, gure inguruan dagoen jendeak, errurik ez duen jendeak ere tabakoaren kalteak jasaten ditu. Haiengan pentsatu beharko genuke.

Gazteak dira gaur egun gehien erretzen dutenak, gainera, tabakoaz aparte beste sustantzia batzuk kontsumitzen dituzte, tabakoa baino askoz ere kaltegarriagoak. Adituek diotenez, erretzeak kalte handiago eragiten du gazteengan, izan ere, gure birikak oraindik ere garapenean daude.
Nik badakit bizitza honetan ia denetarik probatu behar dela, baina neurri batean. Jaietara joan eta zigarro pare bat erretzearen aurka ez nago, baina bai zigarroak sortzen duen menpekotasunaren aurka.

Askotan saiatu da gobernua adizio hau murrizten, baina normala denez, tabernariek ez dute haien lokaletan erretzea debekatu, irabazien atal bat tabakoaren erosketari esker baita. Horregatik, gobernuak neurriak hartu beharko lituzke eta leku publikoetan, tabernak barne, tabakoa debekatu beharko lukete.
Gaur egun, lehen baino pertsona gutxiagok erretzen dute, kaltegarria dela baitakigu. Hala ere, gazte gehiago kontsumitzen dute tabakoa, lehen baino gehiagok. Beraz, gaur egungo eta lehengo egoera konparatuz, ez litzateke erraza izango txarragoa zein den esatea.

Testu honekin batera erretzaileei haien adizioa alde batera uztea gomendatzen diet, osasunari buruz gogoeta bat egitea esaten dieta eta ingurukoengan apur bat pentsatzea erregutzen diet. Izan ere, hausnarketa baten ondorioz, erreza da tabakoak abantailak ez dituela jabetzea.

viernes, 23 de abril de 2010

Audrey Hepbur 1929-1993




Audrey Kathleen Hepburn Belgikan jaio eta Ingalaterran hezitako aktorea izan zen. Bere aitaren lanari esker, emakumeentzako soilik zen ikastola pribatu batean ikasi zuen Kent-en (Ingalaterra). Geroago, bere neba-arreba eta aitarekin, Audrey Herbehereetara joan zen pianoa eta balet klasikoa ikastera. Horretaz aparte, hainbat hizkuntza menderatzen zituen: holandesa, alemana, gaztelera, ingelesa eta frantzesa; hala ere, aktore izatea erabaki zuen.

Herbehereetan zegoela, bere haurtzaroa nahiko gogorra izan zen naziek boterea hartu baitzuten. Audrey Anna Frank-ekin identifikatzen zen. Izan ere, adin berdinekoak ziren eta bere egunerokoa lehenengo aldiz irakurtzean, haurtzaro antzekoa izan zutela jabetu zen.

Aktore izateko karrera, Herbehereetan hasi zen edukaziorako film
batekin: Holandarra zazpi leziotan. Horren ondoren, Audreyk musikal eta film askotan parte hartu ondoren, Theatre World Award bat irabazi zuen. Ospetsu egin zuen filma William Wylerrek zuzendutako Oporrak Erroman izan zen.

Hollywood-eko izar bihurtu zen urte batzuen buruan. Bere karrerako urterik onenetan hainbat film egin zituen: Billy Wilder Sabrina, Breakfast at Tiffany’s, My Fair Lady, The Nuńs History izan ziren garrantzitsu eta baita ospetsuenak ere. Film hauekin guztiekin batera hainbat sari etorri ziren. Horietatik garrantzi handiena izan zutenak: bi Oscar sari aktore printzipalagatik, lau Urrezko Globo eta Donostiko festibalean ere sari bat irabazi zuen.

Aktore hau bi alditan ezkondu zen eta bakoitzarekin seme bat izan zuen. Zinearen munduan egin zuen azken agerpena 1989.urtean izan zen. Geroztik eta bera hil arte, UNICEF konpainiarekin egin zuen lan gogorra. Hain laguntza handia eman zuen non borondate oneko enbaxadorea bilakatu zen. Izar honen bizitzan, nabarmentzekoa da hiesa duten edota soilik laguntza behar duten umeei emandako laguntza, honek adierazten baitu bere bihotz ona.

Audrey Hepburn, koloneko minbiziagatik hil zen 1993an 63 urte zituela.
Benetan mirespena sortzen duen pertsona izan zen; izan ere, inoiz ez zitzaizkion dirua eta ospea interesatu eta arrazoi horregatik aktore hau Hollywood-eko izar garrantzitsuenetakotzat dago hartuta, 63 urtez mundua liluratu zuena bere xarma, karisma, edertasun naturala eta freskuragatik.

domingo, 14 de marzo de 2010

maitasun eskutitza



Kaixo maitea:
Nola azaldu hainbeste denboran zugatik sentitu izan dudan hau?
Zugatik sentitzen dudan maitasuna ezingo nukeen hitz batean azaldu, ezta esaldi batean ere. Zugatik sentitzen dudan hau eskutitz honen bitartez azaltzea da nire asmoa.

60 urte igaro dira egun hartatik, elkar kasualitatez topo egin genuen egunetik, nire bizitza osoa aldatu zen egunetik...
60urte... Asko dirudien arren, niretzako ez da batere gehiegizkoa. Hainbeste urte izan arren, lehenengo egunetik zugandik sentitzen nuen sentimendu sutsu hori nigan irauten du, lehenengo eguna izango balitz bezala gure arteko hau lotzen duen soka tente jarraitzen du. Egun hori igarota, hainbat bizipen izan genituen betirako nire oroitzapenetan gorderik egongo direnak.

Horren ondoren, ezkontza etorri zen, gogoratzen?
Zer esan ezkontzari buruz... Txikitatik imajinatu nuen ezkontza baino askozaz ere ederragoa iruditu zitzaidan. Zer esan... Nire bizitzako egunik zoriontsuena izan zela esatea ere gutxi iruditzen zait. Zein istorio polita gurea...
Betikoa da eta betirako ere izango da.

Maitasunak, amodio, askogura, laztantasun, afektu, nahitasun, begikotasun... hainbat sinonimo ditu, bai, baina nik zugatik sentitzen dudanak ez du sinonimorik, ez.
Zera esan nahi nuke; nik zugatik sentitzen dudanak ez du konparaziorik edozein sentipenekin.

Zer da Eguzkiaren distira zure begirada batekin konparatuz? Zer da musu baten xarma zurea ez bada?
Ezer ere ez...

Azkenik zera esan nahi nizuke.
Urteak igaro arren, nik beti mantendu dut esnatzeko eta zu bertan egotearen zoriona, egunero gure maitasuna adierazteko ilusioa, asteburua heldu eta zurekin egun osoa egoteko nahia, euria nire bihotzean ari eta zure irribarre bakar batek guztia konpontzeko gaitasun horren indarra...
Maitea, nire bihotzaren zatirik handiena eta baita ere preziatuena zurea da, zurea zen eta betirako zurea izango da.

kexa gutuna


Lehengo egunean aldizkari honetan irakurri nuen elkarrizketa bati buruz hitz egiteko idazten dut hona, Berria aldizkarira. Elkarrizketa hura, kate bateko zuzendari bati zegoen egina eta berak esaten zuenez, harro zegoen bere kateak zuen programazioaz. Ni ez nago batere ados eta horretarako idazten dizuet, nire desadostasuna adierazteko asmoz.
Gutun honetan, kateen programazioen akatsez aparte, gauza onak ere aipatuko ditut ez baitut interesik horiek kentzeko. Nire kexa aholku bezala hartuko duzuelakoan, begirunez:
Itziar Garrido

2010eko otsailaren 20a

Berria aldizkariko zuzendari hori:
Lehengoan argitaratu zenuten elkarrizketari buruz hitz egiteko idazten dizuet. Elkarrizketatuak zioenez, harro zegoen bere katearen programazioaz, baina ni ez nago batere ados.

Egunero, institututik etxera bueltatzean neka-neka eginda nago, sofan jesarri eta telebista pizten dut apur bat erlaxatzeko asmoarekin. Baina gezurra dirudien arren, hogeita hamar edo ez dakit zenbat katetan ez dago ezer interesgarririk. Txutxumutxuak besterik ez dago eta ez dira nire gustukoak, ez baitzait axola pertsona horien bizitza. Kate batean edo bitan agertuko balira, egokia irudituko litzaidake baina ez, guztietan izan behar dira.

Batzuetan ere, pelikula bat ikusteko gogoa etortzen zait, baina gustukoak ditudan pelikula horiek ordutegi desegokian jartzen dituzte. Zera esan nahi dut:
ni ikaslea naiz eta egunero goiz altxatu beharra dut, horregatik ez da niretzako egokia hamarretan hasten den pelikula bat ikustea eta ohera hamabietan edo beranduago joatea. Horregatik pelikulen ordutegia batzuetan bakarrik ez bada ere, aldatzea eskatuko nizueke.

Bestalde, iragarkiak. Gehiegi amorratzen naute. Onartu beharra daukat telebista kateek beraien dirua iragarkietatik ateratzen dutela, baina nik iragarki gutxiago jartzea proposatuko nieke. Askotan, filmen iragarkiek ordu laurden baino gehiago irauten dute eta nahiko aspergarriak dira gainera. Honek zera adierazten du: telebista kateen nahia dirua irabaztea dela eta ez ikuslea entretenitzea.

Orain aipatuko dudana ez zait askotan gertatu, baina nahiko garrantzitsua den gauza bat iruditzen zait. Pare bat aldiz, pelikula edota marrazki bizidun batzuk ikustera noa eta arazoa zera da: ez ditut ulertzen ez baitute itzulpenik egin. Ingelesez edota japonieraz daude, lotsagarria. Honek katearen arduragabetasuna adierazten du.

Teleberriei dagokienez, nahiko ondo daude, baina askotan politika gehiegi aipatzen dute eta kirolen sailaren erdia baino askozaz ere gehiago, futbola da. Kirol gehiago daude aizu!
Horregatik nire iritzia teleberriez hau da: mistoagoak izan beharko lirateke.

Laburbilduz, askotan gustuko ditudan filmak daude, entretenigarriak baina programazioak akats asko ditu. Gutun honen bitartez akats horiek konpontzea da nire asmoa. Badakit dena ez dela inoiz denen gustukoa izango, baina beti hobetu ahal da. Nik honen bitartez ez ditut kateak izorratu nahi, baizik eta lagundu. Nire ustez, aholku hauei kasu apur bat eginez, ikusle kopurua nabarmenki handituko da. Begirunez, agurtzen zaituztet.
Itziar Garrido

sábado, 13 de marzo de 2010

eskaera gutuna


Zornotzan, 2019eko urtarrilaren 29an

David Latxaga alkate hori:
Zornotzako biztanle bat besterik ez naiz, Txiki-Otaegi kalean bizi dena.
Jakingo duzunez, nire kalea itxuraz ez da onenetarikoa, zikina eta zaratatsua baita. Txakurrek utzitako hondakinez beteta dago, ematen du Zornotzako txakur guztiak bertara datozela helburu berberarekin. Nire ustez, hau noiz edo noiz isun bat jarrita konponduko litzateke ez baita txakurren errua, jabeena baizik. Bestalde, lokaletako jendeak, zarata eta zikinkeria sortzen ditu eta zer esan bertan dauden diskotekei buruz.

Gauero etxera bueltatzean, aguantatu behar ditut honelakoak eta nazkatuta nago kale honen egoeraz, nire bizitza osoan zehar hobekuntza askorik izan ez duenaz.

Nire ustez oso garrantzitsua den beste gauza bat ere badago:
Orain dela gutxi konponketa bat egin zuten. Trenbidea igarotzen da nire kaletik eta bertatik hainbat jende igarotzen zen, ibilbidea arinago edo egiteko edota beste leku batera igarotzeko azkarrago. Nahiko arriskutsua zen leku hori eta egin dutena zera izan da; ate bat daukan hesi bat jarri. Modu honetan, jendeak lehengo moduan trenbidea igarotzen du; egin behar duen gauza bakarra ate hori zabaltzea besterik ez da. Kontuan hartu beharrekoa da hau, egunen batean arazo larri bat bilakatu daitekeelako eta istripua gertatzen bada, ez da konponbiderik egongo.

Onartu beharra daukat , azken urte hauetan ere hobekuntza batzuk egin dituztela:
Kalearen zati bat oinezkoentzako bide bihurtu, harlauzak berritu, denda gehiago jarri, gimnasioa zabaldu, parkea eraberritu…

Akats asko ditu kale honek baina konponbide bakarra.
Nik, gutun honen bitartez, Zornotzako biztanle naizen aldetik, zera eskatu nahi nizuke:
Txiki-Otaegi kalearen berrikuntza eta garbiketa sakon bat. Ez dizut eskatzen guztiz berritzea (eraikuntzak etab.), gauza txiki batzuk besterik ez, lehen aipatutako akatsak desagerraraztea nahikoa izango litzateke.

Nire eskakizuna onartuko duzulakoan, besterik gabe:
Agur.

Itziar Garrido Martinez