Biharko antolatuta dagoen jaira joaten utziko al didazu? Gaueko hamarretan hasi eta goizaldeko hiruretan bukatuko da. Badakit negua dela eta nahiko berandu amaitzen dela baina trankil, Zelaieta zentroan izango da eta bertan dena kontrolpean egongo da. Seguruenik galdera hau etorri zaizu burura, alkohola salduko dute bertan? Ba ez, lasai edo. Bertan Kas , Fanta, Coca-cola eta horrelako edari alkohol bakoak egongo dira.

Beste gauza bat esan nahi dizut; sarrerak 5€takoa da eta bokadiloa eta edariak erosi behar ditut, orduan, aste honetako pagaren igoeraren beharra dut.
Ama, Zornotzako nire adineko guztiak joango dira eta baita nire koadrila osoa ere. Ez al zara konturatzen uzten ez badidazu Zornotzako bakarra izango naizela? Mesedez ama, gainera badakizu ebaluaketa honetan nota ezin hobeak aterako ditudala. Gainera zin egiten dizut hobeto portatzen saiatuko naizela eta etxeko gauzak egiten lagunduko dizudala.
Ia-ia urte amaieran gaude eta horrek esan nahi du, datorren urtera arte ez dizudala honelakorik eskatuko. A! Ia ahazten zitzaidan! Jaia hain berandu amaitzen denez, koadrilakoak lagun baten etxera lo egitera joango gara gure gauzei buruz hitz egitera. Ez al zaizu ideia ona bururatzen?
Ulertu ahal dut gehiegizkoa izango dela zuretzako bat-batean honelako gauza bat eskatzea baina, esandakoak kontuan hartuta, erantzuna baietz izatea izango litzateke egokiena. Bueno ama, espero dut jaira joaten uztea.
MESEDEZ!
Musu asko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario