jueves, 28 de octubre de 2010

Erretzea



Zer dauka erretzeak hain erakargarri bilakatzen duena? Ezer ez, kea zure barnera sartzea eta birietara heltzean kanporatzea da. Nire iritziz, ez du ezer berezirik.
Hasiera batean, jendeak moda jarraitzeko erretzen zuen, tabakoa iragarkietan ageri zen gauza on bat balitz bezala. Erretzaileak ez ziren jabetzen tabakoa erretzea kalte izugarria eragiten ziela haien osasunari. Azkenean adizioa bilakatu da, jendea hiltzen duen adizioa.

Nik tabakoari kalteak besterik ez dizkiot aurkitzen: minbizia, dirua xahutzea, hortzak iluntzea… Baina benetan garrantzitsua dena erretzaile pasiboak sortzen dituala. Askotan konturatzen ez garen arren, gure inguruan dagoen jendeak, errurik ez duen jendeak ere tabakoaren kalteak jasaten ditu. Haiengan pentsatu beharko genuke.

Gazteak dira gaur egun gehien erretzen dutenak, gainera, tabakoaz aparte beste sustantzia batzuk kontsumitzen dituzte, tabakoa baino askoz ere kaltegarriagoak. Adituek diotenez, erretzeak kalte handiago eragiten du gazteengan, izan ere, gure birikak oraindik ere garapenean daude.
Nik badakit bizitza honetan ia denetarik probatu behar dela, baina neurri batean. Jaietara joan eta zigarro pare bat erretzearen aurka ez nago, baina bai zigarroak sortzen duen menpekotasunaren aurka.

Askotan saiatu da gobernua adizio hau murrizten, baina normala denez, tabernariek ez dute haien lokaletan erretzea debekatu, irabazien atal bat tabakoaren erosketari esker baita. Horregatik, gobernuak neurriak hartu beharko lituzke eta leku publikoetan, tabernak barne, tabakoa debekatu beharko lukete.
Gaur egun, lehen baino pertsona gutxiagok erretzen dute, kaltegarria dela baitakigu. Hala ere, gazte gehiago kontsumitzen dute tabakoa, lehen baino gehiagok. Beraz, gaur egungo eta lehengo egoera konparatuz, ez litzateke erraza izango txarragoa zein den esatea.

Testu honekin batera erretzaileei haien adizioa alde batera uztea gomendatzen diet, osasunari buruz gogoeta bat egitea esaten dieta eta ingurukoengan apur bat pentsatzea erregutzen diet. Izan ere, hausnarketa baten ondorioz, erreza da tabakoak abantailak ez dituela jabetzea.